Orain dela 4 urteko udan, Amsterdam-ea joan nintzen familiarekin hegazkinez. Paisaia guztiz zoragarria zen, iritsi baino lehen, “amapola” zelai bat zeharkatu genuen. Hiru ordu inguruko bidai bat izan zen. Bidaian zehar, zenbait turbulentzia izan genituen. Aireportuan geundela, taxi bat hartu genuen hotelera joateko, hiriaren erdialdean zegoela. Bidean, kanal asko ikusi genituen. Kaleak zubi txiki batzuen bidez lotuta zeuden, non jende gehiena itsasontziz edo bizikletaz mugitzen zen. Halaber, etxeko hormetan gantxo bat zuten altxariak lehiotikan sartzeko, etxeak hestuak zirelako. Gainera, teilatuak inklinatuak zituen elurra erortzeko.
Hotelera iristean, anaia haserre zegoen mugikorra ezin zuelako erabili beste herrialde bat zelako, beraz hotelean bakarrik erabiltzea zuen. Herritarrak “holandesez” hitz egiten zuten baino ingelesa erabili genuen elkar ulertzeko.
Lehen aldia zen Amsterdam-ea joaten nintzena, hiriko erdialdean, “coffee shop” izeneko lokal batzuk zeuden belarra erretzeko. Gainera, hori legala izatea asko harritu zidan. Halaber, jende asko itsasontzietan bizi zen eta kanaletatik garraiatzen zuten. “Auzo gorria” toki famatu bat zen, non neskak kristal batzuen atzean zeuden, beraien zerbitzuak betetzen.
Arratsalde batean, diamantezko museoa ikustera joan ginen. Balio handiko belarritakoak, erlojuak, pultserak… ikusi genituen. Baita ere nola egiten ziren ikusi genuen. Amaieran, museotik ateratzean, Amsterdam-eko zueco baten barruan atera nuen argazki bat.
Beste egun batean, beste hiri batzuk ikustera joan ginen. Eddam, Waterland eta Volendam bisitatzera joan ginen. Hiri horiek, txikiak ziren eta tulipanez betetako zelaiak zituen. Gainera, denda asko zeuden gazta saltzen dituztenak gero fabrikak handietara garraiatzeko. Ez zen nire gustuko gazta, nahiago dut “Idiazabal-eko gazta”.
Gustatuko litzaidake, hemendik urte batzuetara joatea gurasorik gabe, nahiago dut nire lagunekin bisitatzea.